EuskoSare > Sustraien bila
2014-04-24 20:42
 
Investigar
mi genealogía
 
Abizena bilatu
Compartir
con la red
 
Buscar personas
Hauxe erregistratuta daudenentzako zerbitzu bat da. Oraindik erregistratu gabe bazaude, sistemak erregistratzeko eskatuko dizu.
 
Familien web guneak

Euskal familien web guneak

Euskal herritarrei buruzko ohiko galderak

Hona hemen euskal herritarrei eta horien kulturari buruz maizen egiten diren galderak.

Interneten bidez euskara nola ikasi

Euskara ikasteko ez dago zertan etxetik atera beharrik. Interneten kurtso eskeintza zabala dago, hizkuntza ikasteko bakoitzak dituen oinarrizko ezagutzak, erabili nahi duen metodología eta egin dezakeen inbertsioa aukera dezakelarik.

Euskarazko Errekurtsoak Interneten

Euskararekin zerikusirik dituzten eskakizunak dituztenentzat errekurtso asko daude sarean: Hiztegiak on-line, terminologia hiztegiak, itzultzaileak, euskararen egoerari buruzko textu informatiboak... Eta abar.

Geni.com, el árbol genealógico familiar

“Geni.com, genealogía 2.0” nace con el objetivo de crear una red social familiar. El procedimiento es tan simple que no necesitas ni siquiera registrarte. Escribe tu nombre y en ese mismo instante tu árbol empezará a crecer. Luego añade a tus padres, tus hermanos, tus primos...las ramas irán creciendo más y más.

Genealogia Ikertzeko Zerbitzua

Eusko Ikaskuntzak zure jatorria ezagutzeko aukera eskaintzen dizu Genealogia Ikertzeko Zerbitzuaren bidez.

Heraldika eta Genealogia ikastaroa Interneten bidez

Heraldika eta Genealogiari buruzko on-line ikastaro praktiko bat darama aurrera Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak. Adituak izan gabe, diziplina horietariko batek erakarrita sentitzen diren interesatu guztiei zuzendurik dago.

Nola ikertu nire genealogia Argentinan?

Dokumentu honek sarrera bat eskaintzen du Argentinan ikerketa genealogikoa abian nola jarri ahal izateko. Oso modu laburrean, herrialde horretan genealogía ikerketa hasteko oinarrizko lan-tresnak aurkezten ditu. Beraien medioen bidez genealogía edo beraien familien historia ikertu nahi duten euskaldunen ondorengoei zuzenduta dago. Informazio iturri nagusiak eta ikerketa bideratzeko beste zenbait datu zehazten dira.

Euskal Herrian edo diasporan seniderik bilatzen ari zara? Zure genealogia ezagutu nahi al duzu?

Atal honetan senideen elkarketentzako eta genealogia ikerketarentzako laguntza aurkitu ahal izango duzu. Batik bat, mundu zabalean barreiatuta dauden euskaldunen elkartasunean oinarritzen da EuskoSareren zerbitzu hau. Dena den horrelako zerbitzuak, dohain zein kostuarekin, eskaintzen dituzten erakundeei ere toki hau eskainiko diegu.


Zerbitzu orokorrak (dohakoak)

  • Abizenen bilatzailea.Ospe handiko zenbait erakundek euskal abizenei buruz daukaten informazioa kontsultatzeko lan-tresna baliagarria da. Jasotako emaitzak behin ikusita, lortutako datuetan sakon dezakezu erakunde horiekin kontaktatuz
  • Nire abizena daraman jendearekin lotu. Lan-tresna honen bitartez, EuskoSareren kide eta kolaboratzaileen artean, abizen berbera duten pertsonekin harremanetan jartzeko aukera ahalbidetzen da. Horrela ere senideak aurki ditzakezu, edota zure bilaketan lagun zaitzakeen inor aurki dezakezu.
  • Iragarki Klasifikatuak. EuskoSareren iragarki klasifikatuek badute atal berezi bat pertsonen eta senideen datuen bilaketari buruzkoa. Bereziki gomendatzen dizugu lanabes hau.

Zerbitzu orokorrak (kostuarekin)

  • Eusko Ikaskuntzaren Genealogia Ikertzeko zerbitzua. Eusko Ikaskuntzak genealogia ikertzeko zerbitzu profesionala eskaintzen du. Horren bitartez lehen mailako asistentzia izango duzu zure bilatze prozesuan.
  • Montejasso Genealogia Zerbitzuak. Historia eta genealogia ikertzeko aholkularitza enpresa bat da. Espezializazioa: genealogia zuhaitzak egiteko aholkularitza eta dokumentazioa, abizenen eta armarrien jatorria ikertzeko ikasketak, historia eta genealogia dokumentuen kopiak eta transkripzio paleografikoak.
  • The Basque Genealogy Home Page. Susan eta Fernando Ybarrak abizenen, armarrien eta senide galduen jatorriaren inguruko zerbitzuak eskaintzen dituzte.

 

Euskal Herrian senideak bilatzeko berebiziko zerbitzuak:

  • Hego Euskal Herrian ( Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) EuskoSare lan horretan diharduten erakundeekin kontaktatzen saiatzen ari da, eskaintza orokor honetan laster sartu ahal izateko.


Diasporan senideak bilatzeko berebiziko zerbitzuak:

  • Komunitate birtualak.EuskoSareren komunitateetan lehen eskuko laguntza aurki dezakezu senideen bilaketa prozesurako. Komunitate horietako kideek modu solidarioan laguntzen dute erreferentziak eta datuen bilaketan, bertako euskal erakundeekin harremanetan jartzen, etab.
  • Munduko euskal erakundeak. Bilatzen ari zaren pertsona edo senidea nora heldu zen edo bizi zen badakizu, laguntza eska diezaiokezu hurbilen dagoen euskal erakundeari. Munduko euskal komunitatearen datu-basearen bitartez horietako edozeini idatz diezaiokezu.
  • Iragarki klasifikatuen zerbitzua. EuskoSareren Iragarki Klasifikatuen Zerbitzuan zure eskaera sartzea gomendatzen dizugu. Uste dugu berau dela lan-tresnarik egokiena bilaketak behar bezala bideratzeko. Izan ere iragarkion bitartez mundu osoko hainbat pertsonengana modu zuzenean hurbiltzeko aukera zabaltzen da. Bada atal berezi bat pertsona eta senideen bilaketari buruzkoa.


Berebiziko beste baliabide batzuk:

  • Abizenen bilatzailea. Surname Navigator. Interneteko hainbat datu-basetan informazioa bilatzen duen baliabidea: mormoien datu-baseak, , Google Genealogia, Google News Genealogy, Google Press, Rootsweb,Geneanet, Hilerrien datu-baseak, Ancestry.com, Usenet-eko egileen profilak, MSN-ren kideen direktorioa, Gencircles, Global Tree eta Genealogy Locator.
  • Basque-Genealogy komunitate birtuala. Komunitate honetan mundu osoko euskaldunek genealogiari buruzko informazioa konpartitu dezakete, eta baita beraien aurrekoen bilaketan elkar laguntza eskaini eta aurkitu. 1000 bazkidetik gora ditu eta hizkuntza ofizialak dira: euskara, ingelera, gaztelera eta frantsesa.
  • Genea64 komunitate birtuala. Iparralden eta Biarnon (Frantzian) aurki daitekeen genealogiari buruzko komunitate birtuala. Ehundaka bazkide ditu eta hizkuntza ofiziala frantsesa da.

 

 

 
http://www.euskosare.org/identitatea/index_html