|
2008-03-03
17:14
|
|
|
|
Azkarateko izpiritua Txindokin gora
Mattin eta Andoni Errecart izan ziren Lazkaora heltzen lehenak. Donapaleutik zetozen, bidaia luzea izan zuten hortaz. Jarraian Bingen Esturo azaldu zen, Debatik. Gasteiztarrok ere, kotxea gora gora zetorrela, heltzen hurrengoak izan ginen: Antton Aranburu, Maialen Zubiagirre, Imanol Zabaleta, Edurne Sanz de Gordoa eta Leire Gaceo.
Hurrengoak Ahurtitik eta Bordeletik zetozen, Benoit Etxeberri EuskoSareren Iparraldeko koordinatzailea, eta Delphine Mondon.
Heltzen azkena, nahiz eta egun Lazkaon bizi den, Gabriel Arce izan zen. Maizpideko barnetegian ari da euskara ikasten, eta ekainera arte geratuko da beste 6 ikasle argentinar gehiagorekin batera bertan. Bere helburua HABEren hirugarren perfila lortzea.
Igoaldia ederra izan zen. Lainoa aurkitu genuen igoeran, baina tontorrera heldu orduko egunak argitu egin zuen eta tarteka bista zoragarriak ikusteko aukera izan genuen.
Behera heldu orduko Mattinek prest zeuzkan bere sagardo botila famatuak. Aitortu zigunez, aproposa ei da berak prestatzen duen zuku hau aingeruak ikusteko eta eskorbutoari aurre egiteko. Legenda eta errealitatearen artean, lehena aukeran. Botika ezin hobea beraz!
Hurrengo topagunea uztailean egitea proposatu genuen. Hurrengo tontorra Hiru Erregeen Mahaia, Euskal Herriko mendi altuena. Uztailean. Abisatuko dugu. Ea jende gehiago animatzen den!
Aurten ere Azkarateko Auzo Landegia errepikatuko da. Abuztuan izango da. Inor apuntatzen al da?
Argazki galeria bat dago eskura: http://picasaweb.google.es/3uskosare/TXINDOKI
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo