EuskoSare > Komunitateak > ForoKoop > Basque Culinary Center-en inaugurazioa
2011-09-28 11:35
Azken aldaketak: 2011-09-28 11:35
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Basque Culinary Center-en inaugurazioa

Irailaren 26an, inauguratu zen Basque Culinary Center egunean zehar ospatutako bi ekitaldirekin. Goizekoa profil instituzionalekoa izan zen eta arratsaldekoa berriz sozialagoa

Goizeko ekitaldian, Asturiasko Printzeetaz gain, Patxi López Lehendakaria, Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza Ministra, Arantza Quiroga Lege Biltzareko Presidentea, Mikel Cabieces Gobernuko Ordezkaria Euskal Herrian, Isabel Celaá eta Iñaki Arriola Sailburuak egon ziren. Proiektuaren sei sortzaile garrantzitsuenetakoak ere bertan ziren; Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Eneko Atxa, Andoni Luis Aduriz eta Martín Berastegui sukaldari ospetsuak eta beraiekin batera, Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko Errektorea eta Basque Culinary Center-eko Presidentea, Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Center-eko Zuzendaria eta Alex Beitia, Zuzendari Akademikoa.

Arratsaldean, ekitaldi soziala ospatu zen eta bertan 200 lagunetik gora izan ziren, gastronomiaren sektorearekin lotura zutenak eta baita ere proiektua aurrera ateratzen lankidetzan ibili diren beste sektore batzuetako pertsonak.

Basque Culinary Center-ek, Gastronomia Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitatera atxekita eta sektore honetako ikerkuntza zentrua izango ditu. Hortaz gain, gizarteari irekita egongo den kafetegi-jatetxe bat ere izango du, non, ikasleek, gelatan ikasitakoa praktikan jarriko duten.


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/komunitateak/forokoop/basque_culinary_center-en_inaugurazioa/eks_newsitem_view