EuskoSare > Komunitateak > ForoKoop > III Forokoop Jardunaldia 2009: Pertsonen parte-hartzea enpresan
2010-07-31 16:32

2009ko Jardunaldiak

 
 

2007an, EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak kooperatiba-gaien inguruan, maila teoriko zein praktikoan, hausnartzeko partekatzen zuten beharraren ondorioz, bi erakundeok “ForoKoop – Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” sortu zuten.

ForoKoop eredu misto baten arabera planteatuta dago: zuzenekoa eta birtuala. Denbora honetan guztian zehar, mugarik gabeko etengabeko eztabaida ahalbidetzen duen Foro birtuala sendotu da. Halaber, ospatu diren zuzeneko hainbat Jardunaldi ere aipatu beharra dago. I. Jardunaldiak EAEko Mendetasun Legearen garapen eta ezarpenean eredu kooperatiboa sustatzearen inguruko gaia jorratu zuen. Eta II. Jardunaldiak “kooperatibismoa eta genero-berdintasuna” hartu zuen hizpide.

2009.ko Jardunaldia: Pertsonen parte-hartzea enpresetan

III. Jardunaldia 2009-06-18an ospatzea aurreikusita dago, eta ondoko hau izango du gai nagusitzat: “Pertsonen parte-hartzea enpresetan”.

Jarraian zehazten den programaren oinarria partaidetza da, eta horretarako, goizean aurkeztuko diren txostenak, luncharen ondoren egingo den Work Coffeerekin osatuko dira.

Lan-jardunaldiaren ondoren, KONFEKOOPek Kooperatibismoaren Mundu Eguna ospatuko du. ForoKoop-eko parte-hartzaile guztiak ekitaldi horretan ere gurekin egon daitezen espero dugu.

Jardunaldiaren helburua, beste behin, ondoko hau da: mahai gainean jarritako azken ondorioak eta ekintza-proposamenak ekimen zehatzak sortzeko gai izan daitezela, eta ekimen zehatz horiek, ekitaldiaren antolatzaileen laguntzarekin, Partaidetzaren ikuspuntua eta tratamendua hobetzeko balio dezatela.

 
III Forokoop Jardunaldia 2009: Pertsonen parte-hartzea enpresan
2009ko ekainaren 18a. Carlton Hotela, Bilbo.
 
 
Hizlarien fitxak, kurrikulumak, ponentziak osorik eta laburpenak
 
Laburpen idatziak, bideoak eta argazkiak
 
Jardunaldiaren agerpena komunikabideetan
 
Ponenteei elkarrizketak
 
Work Coffee-an garatutako galderak eta partaideen ekarpenak bakoitzeko.
 
  I Forokoop Jardunaldia 2007: Dependentzi Legea, erronka Gizarte Ekonomia empresentzat
Forokoop, 2007ko azaroaren 8a, Euskalduna Jauregia, Bilbao.
  II Forokoop Jardunaldia 2008: Kooperatibetan genero berdintasuna
Forokoop, 2008ko azaroaren 20a Euskalduna Juaregia, Bilbo.
 
 
http://www.euskosare.org/komunitateak/forokoop/jornada_2009_participacion/index_html