EuskoSare > Communities > Ikertzaileak > Nazioarteko VII. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegia
2010-03-24 17:22
Last modified: 2010-07-20 09:53

Nazioarteko VII. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegia

VII. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegia uztailaren 28tik 30era ospatuko da Boise hirian, Idahon. Eusko ikasgaiekin lotura duten lanak aurkezteko deialdia zabaldu berri da eta maiatzaren 15a baino lehen jasoko dira lanak. Oinarri guztiak ezagutu nahi badituzu, jarraitu irakurtzen.

Lehendabiziko deialdia

Gasteiz, Montevideo, Baiona, Bakersfield eta Arrasaten burututako mintegiei jarraipena emanez, Nazioarteko VII. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegia Boisen, Idaho, uztailaren 28tik 30era bitartean egingo da. Momentu honetan euskal gaiei buruz orokorrean, eta batez ere, euskaldunen nazioarteko migrazio prozesuen historia eta estrategiak ikertzen dituzten ikertzaileak biltzea da mintegi honen xedea.

Deialdi honen bidez gonbidatu nahi da parte hartzera ponentzia aurkeztuz, interesa erakus dezaketen guztiei. Gaiak honako hauek dira:

-Euskaldunen historia Mundu Berrian.
-Euskal hizkuntza eta kultura Diasporan.
-Atzerriko euskal kolektibitateen egungo arazoak
.

Hala ere, proposamen honetaz aparte, beste proposamenak ere onartuko dira, betiere Eusko Ikasgaiekin zerikusirik izanda.

Beste edizioetan bezala, deialdi berezia egin nahi zaie ikasleei eta ikerlari gazteei bere lanak aurkeztu dezaten, bertaratuz edo mintegi birtualaren bidez.

Mintegira joateko aukerarik ez dutenek, interneten topatuko dituzte mintegiaren inguruko berriak. Euskosareren bitartez mintegiaren jarraipena egin ahal izango da, lanak irakurriz edota autoreei galderak eginez. Mintegi birtuala 2010reko irailaren 16tik urriaren 16ra arte zabalik egongo da hurrengo helbide elektroniko honetan:
http://www.euskosare.org/komunitateak/ikertzaileak


Lan proposamenak

Mintegian parte hartzeko interesa izanez gero, 2010ko maiatzaren 15a baino lehen honako informazioa bidali behar da:
Helbide elektronikoa: EHMG@boisestate.edu 
1.- Lanaren izenburua eta laburpena (gehienez 300 hitz).
2.- Harremanetarako informazioa, eta egileen lanbide kategoria.

Lan osoa, notak eta bibliografia barne, 2010ko uztailaren 15a baino lehen bidali behar da.


Hizkuntzak

Mintegiaren hizkuntz ofizialak honako hauek izango dira: ingelesa, euskara, gaztelania eta frantsesa. Beraz hizkuntz honetako edoizetan bidali ahal izango dira lanak. Halere, ingelesez ez diren azalpenak ingeleseko powerpoint aurkezpen batekin lagunduko dira, non lanaren puntu nagusiak agertuko dira.

Datak eta orduak

Hasiera: 2010eko uztailak 28an, 3:00
Amaiera: 2010eko uztailak 30an, 5:00
Helbidea: Basque Studies Center. Boise State University. 1103 Grant St.  Boise, Idaho 83725.
Posta elektronikoa: EHMG@boisestate.edu

Behin lanak onartutak, antolakuntzak laguntza eskainiko du lo egiteko eta bazkaltzeko. Bidai gastuak hizlari bakoitzak ordaindu beharko ditu.


Rate:
http://www.euskosare.org/komunitateak/ikertzaileak/aurkezpena_vii_euskal_herria_mugaz_gaindi_mintegi_internatzionala/eks_newsitem_view