EuskoSare > Communities > Ikertzaileak > EHMG > VIII. Euskal Herria Mugaz Gaindi Seminar
2014-11-28 09:23

Zer da Euskal Herria Mugaz Gaindi?

Euskal Herria Mugaz Gaindi, urtero antolatzen den mintegia da, munduko euskal presentziaren inguruan lan egiten duten hainbat naziotako ikerlariak biltzen duena.

Mintegiak bi modalitate ditu: bata, ohiko bilera zientifikoa, presentziala, eta bestea birtuala. Lehenengo eta bigarren mintegi presentzialak Euskal Herrian ospatu ziren. Hirugarren mintegia, aldiz, (2006 urtean) Montevideon (Uruguay) garatu zen.  Laugarrena, berriro, Euskal Herrira itzuli zen, Baiona eta Uztaritzera hain zuzen ere. 2008an, bostgarren mintegia Amerikako Estatu Batuetako Bakersfield-en egin zen eta iaz seigarren edizioa, 2009an, Euskal Herrira itzuli zen, Arrasatera hain zuzen ere. Iaz, zazpigarren edizioa, Idahoko Boise hirian (Estatu Batuetan) ospatu zen.

Aurten, Euskal Herrira itzuli da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregira, eta Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu-Batzarraren baitan lekua izan du.

Mintegi Birtuala
Euskal Herria Mugaz Gaindi VI. mintegi birtuala mintengi presentzialaren ostean garatuko da.

Mintegi presentzialean izena eman duen edonork birtualean ere parte hartu dezake. Mintegi honen atal presentzialean parte hartu ez dutenek, mintegi birtualean izena eman ahal izateko, ikertzaleen sareko koordinatzaile lanak egiten ari den Jon Ander Ramosi zuzendu behar diote. Aurretik, hala ere, EuskoSareko erabiltzaile bezala izena ematea derrigorrezkoa da.

Mintegian parte hartzeko izena eman duten guztiek, mintzaldietako testu osoa irakurri ahal izateaz gain, galderak eta iruzkinak ere egin ahalko dizkiete egileei, eta baita hauekin eta gainontzeko partehartzaileekin ere eztabaidan aritu dezakete ere. Mintzaldi bakoitzaren beheko aldean, "iruzkin bat erantsi" aukera ematea nahikoa da iruzkinak edota galderak egileari zuzentzeko, eta beste irakurtzaileekin eztabaida bat hasteko edo jarraitzeko.

Mintegiaren edizio honetan, mintegi presentzialeko hizlari guztiekin batera, mintegi birtualerako soilik aurkeztu diren beste mintzaldi batzuk ere irakurri ahal izango dira.

 
Programa de actos para el jueves 3 de Noviembre de 2011 en el Palacio de Congresos Kursaal, Donostia-San Sebastián.
 
  Movilidad Humana y Presencia Vasca en el Exterior
Egileak/Autores: Pedro J. Oiarzabal, Edurne Bartalomé y Catalina Uzcangai
Pappers presented to the Virtual Seminar
  Euskal Diaspora HUHEZIko gazteen begietan, ispiluaren ariketa
Egileak/Autores: Mónica Madinabeitia, Nekane Goikoetxea
2011-11-15 13:54
Seminario EHMG Mintegia I
 
2011-11-15 13:54
Seminario EHMG Mintegia II
 
2011-11-15 13:55
Seminario EHMG Mintegia III
 
2011-11-15 13:55
Seminario EHMG Mintegia IV
 
2011-11-15 13:55
Seminario EHMG Mintegia V
 
2011-11-15 13:55
Seminario EHMG Mintegia VI
 
2011-11-15 15:41
Seminario EHMG Mintegia VII
 
2011-11-15 13:55
Seminario EHMG Mintegia VIII
 
http://www.euskosare.org/komunitateak/ikertzaileak/ehmg/8/index_html