EuskoSare > Communities > Ikertzaileak > Historia eta Genetikaz baliatuz euskaldunei buruzko ikerketa
Eneko Sanz eta Adrián Odriozola
Euskal Herria.
2008-04-02 16:36
Last modified: 2008-04-16 11:20
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
©Google Earth

Historia eta Genetikaz baliatuz euskaldunei buruzko ikerketa

Euskal Herriko biztanleak eginiko historia ez da gure lurraldeak hartzen dituen mugen barruan bukatzen. Beraz ezinbestekoa da handik at eginikoak kontuan hartzea.

Azkeneko hamarkaden buruan Ameriketako euskal kolektibitatearen inguruan ikerketa anitzak egin badira ere, oso baliagarria eta interesgarria izan daiteke zientzia desberdinen ikuspuntuak elkartzea. Ildo honetan, EHMG mintegien inguruan sortutako historialari talde bat eta  Marian Martinez de Pancorbo Biologia Zelularrean katedradunak zuzentzen duen taldea bateratuz, Historia eta Genetika elkartzen dituen proiektuari ekin diogu.

Lehenik eta behin, Ameriketara joandako euskal migrazioaren ikuspegi orokorra lortu nahi dugu, euskal herritar hauei beren lurrak uztera bultzatu zien arrazoiak ezagutuz. Zer egin zuten bertara iristean; nora jo zuten, bertako biztanleekin edukitako harremanak eta zeinekin ezkondu ziren.

Ikerketa aurrez kontrolatua daukagun talde batzuen gainean burutzeak, erraztasun handiak emango dizkigu egitura genetikoa aztertzeko orduan. Bestalde, datu genetikoetaz baliaturik, inguruak zenbait gaixotasunengan duen eragina aztertu ahalko dugu.
    
Ameriketako errealitatea ezin dezakegunez osotasun batean hartu, euskaldunak ezarpen handien izan dituen guneak aukeratu ditugu ikerketa burutzeko; Argentina, Mexiko eta Estatu Batuak.

Historian zehar gertaturiko migrazioetan, euskal kolektibitateak lurralde hauetako leku konkretuetan ezarri dira. Proiektu honen bidez hauen ondorengoen artean emandako Exogamia eta Endogamia eta era berean, prozesu hauek gaur egungo euskal kolektibitatean izan duten eragina aztertu ahalko dugu.

Baina jakin min hau egi bihur dadin, gauza bat argi dugu: Argentina, Estatu batuak eta Mexikoko euskal ondorengoen laguntzaren eta arretaren beharren gaudela, denon artean eta denontzako ikerketa burutu nahi badugu.

 


Rate:
http://www.euskosare.org/komunitateak/ikertzaileak/euskaldunen_ikerketa_historia_genetika/eks_newsitem_view