EuskoSare > Communities > Ikertzaileak > Martxel Tillous
2009-04-07 11:18
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English

Martxel Tillous

14 urtez Ameriketako euskaldunen apez izan den Martxel Tillous

Xiberroko Ezkiulan sortua zen 1934an.
Ikasketak egin zituen Afrikako misionesten elkartean. 1963an apeztua, ondoko urtean joan zen Bolikostara eta lanean hasi Adzope parropian, Hiriaren gainera 40 herri bazituzten bi apaizek. Partekatu zituzten eta bakotxa joaten zen aldizka bere herrietara gaua eta eguna pasatzera.
Orduan sortu ziren kolegioak. Martxel zen han hasi zen lanean. Izigarriko arrakasta zuen gazteekin, zinezko doihaina.
Adzopen 11 urte pasasatu eta Bingervillera joan zen. Bazituen 13.000 ikasle kolejio eta lizeoetan. Milako bat giristino ian nahi zutenak eta 3 urtez preparatu behar zutenak horretarako. Nola egin burutzea?
Aterabidea asmatu zuen. Aita edo ama ponteko, aitatxi edo amatxiak, ez ziren bataio egunean agertuko bainan hiru urtez beren lagunak formatuko zituzten. Martxelek berak aitatxi amatxiak formatu zituen, hambostetik katekumenoak ere ikusten zituela talde handitaan. 100 bat gazte bazuen horrela laguntzale.
15 urtez bi mila gaztez goiti bataiatu du horrela, ez nolanahika bainan ongi peparatu eta 3 urtez
Gero joan zen parropia berezi batetara : ehun bat kilometro luze bost-hamar kilometro zabaleko lur mihi bat, itsasoa eta aintzira baten artean. Lurraren buruan handituz zoan Abidjanen parrean, 80.000 jendetako bidonville edo favella bat bazen Ezer gabe. Bi gauza egin zituen. Lehen eliza : lau orma tolazko teilatuarekin eta ikusirik inork ez zuela gaixoetaz arta haartzbn, Chevaliers de Malte elkatetik ardietsi zuen kamiuneta bat, behar zien guziak barnean artak emateko. Monjak joaten ziren harat astean bi aldiz. Beste ezer ez zen, ez eta medikurik. Gero ariko dira Elizak Afrikarrak hil arazten dituela!

Europara itzuli eta 1990an Pariseko Euskal Etxeko kapellau izendatua izan zen. Eukara bera arroztua zuen, eta arrangura zen heian, 26 urte Afrikan pasatu eta,  jarriko ote zen hemengo munduari. Egin eta ongi gainera. Hor ere oso estimatua izan da, ala apaiz bezala ala euskal kulturaren bultzazale bezala ; koro, dantzari, txistu eta beste.
1994an Ameriketara beraz. Ez zekin inglesa. Xiberotarra izanez, manexa ere ez. Biak ikasi zituen eta hor ere lan handia egin euskal kultur alorrean
Apaiz bezala ez zen lanetik gelditzen. Urtean 100.000 kilomtero egiten zuen, 100 gau Pottoka bere beribilean lo eginez. Gertatu zaio Kanadako mugatik joatea San Diegora, Mekzikako mugan, ehorzketak egitera… elurra ari zelarik eta hegazkinak ez airatzen… Zenbat aldiz ez ditu batzu edo besteak izialdurak hartu…
Piknika handi guziak egiten zituen eta tikiagoak bi urtetarik. Han biltzen ziren guziek euskara ez jakinez, asmatu zuen meza euskaraz ematea eta itzulpenak inglesez pantrailan ordenagailue eta bideoari esker.
Udalekuak ere haren gai ziren. Zenbat gaztek ez dute harekin ikasi, kantu, dantza, txistu eta txirula!
Bururatzeko hona ezzagutu duen norbaiten lekukotasuna :

Kristautasuna eta Euskaltasuna maisuki uztartuta eraman dituzu,  Fedeak bakarrik eman dezakeen kemenaz, eta horregatik izan zara, zara eta izango zara hain maitea Estatu Batuetako Mendebalde osoan zehar eta  baita ere ezagutu zaitugun guztion artean ere (Afrika, Euskal Herria…) Esan beharrean nago ez dudala izan aukera handirik zurekin sarritan edo luzaro egoteko, bainan lehen aldiz ezagutu –ikusi-  zintudanetik konturatu nintzen xarme bereziko gizasemea zinela eta harrez gero bi gauza oso inportante ikasi ditut zuregandik : Bata, Fedea gaur egun nola bizi daitekeen, badirela bideak kristau ete fededun izateko, gizarte modernoan eta gizarte aurreratuetan ere.
Bestea, horrekin maisuki lotu duzuna, Euskal Herriko tradizioetan egon daitekeela euskalduntasunaren muina, eta nahiz eta mundura irekitzeko garaietan bizi garen, inoiz ez ditugula geure-geureak ditugun ohiturak ahaztu behar.
Zeuri gertatzen zaizun bezala, euskaldun guztiok geure txikitasunak egiten gaituela haundi, alegia! Eta horrek apaltasunez bizitzera eraman beharko gaituzkeela.
Gaixotasunaren aurrean izan duzun jarrera nahiko nuke aipatu, halako egoeran lehenago edo geroago denok izango garen arren, oraingoan ere lezioa ematen ari zatzaizkigulako, zure apalean.
Pentsatzen dut ez duela balio deus gehitzea horrelako lekukotasunari.

            Xipri Arbelbide


Rate:
http://www.euskosare.org/komunitateak/ikertzaileak/martxel_tillous/eks_article_view