EuskoSare > Communities > Ikertzaileak > VIII. EHMG mintegia. Lehengo zirkularra
2011-06-17 13:43
Last modified: 2011-06-17 14:21

VIII. EHMG mintegia. Lehengo zirkularra

2011ko edizio birtualean parte hartu nahi dutenentzako ohar eta argibideak.

Aurrekoetan egin den bezala, eta aurrez aurre Vitoria-Gasteizen, Montevideon (Uruguai), Baionan (Frantzia), Bakersfielden (Kalifornia), Arrasaten eta Boisen (Idaho), burutako topaketekin batera, aurten Euskal Herria Mugaz Gaindiren edizio berri bat ospatuko da. Datorren azaroan izango da eta Eusko jaurlaritzak antolatutako Euskal Gizataldeen Kongresuaren egitarauaren barruan jasota egongo da.

Hirugarren edizioan egin izan zen bezala, mintegi presentzialarekin batera, gerturatu ezin diren guztientzako edizio birtuala ospatuko da. Hau dela medio, parte hartu nahi duzuen guztiei gonbitea luzatzen dizuegu, euskaldunekin lotutako ikerketen inguruko zuen lanak aurkeztuz.

Mintegi birtuala 2011ko azaroaren 2tik 30era luzatuko da eta EuskoSaren jasota dagoen Euskal Presentzia eta Emigrazioa Munduan ikertzen duten Ikertzaileen Sarea atalean garatuko da (www.euskosare.org/komunitateak/ikertzaileak).

IZEN EMATEA
Lan bat aurkeztuz parte hartu nahi dutenek uztailak 15 baino lehen Idazkaritzara (email-a: jonander.ramos@ehu.es) hurrengo dokumentazioa bidali beharko dute: 
1. Izenburua eta proposamenaren laburpena (200 karaktere baino gutxiago). Jaso beharko dute helburua, nondik norakoa eta proposatutako gaiaren ekarpena.
2. Fitxa pertsonala. Honetan izena, abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa, egoera akademiko edo profesionala eta parte hartzen duten unibertsitatearen edo erakundearen izena.
3.  Lana bera. 25.000 karaktere askoz jota izango dute lanek (oharrak eta bibliografía barne) 2011ko urriak 1 baino lehen bidali beharko dira, lekua izan dezan mintegi birtualean. Beranduago jasotako lanen zabalkundea ez da bermatzen.

Lanak mintegiaren edozein hizkuntza ofizialean bidali ahal izango dira, hots, euskara, gaztelania, frantseza edo ingelesa.

Mintegiaren idazkaritza:
Helbide postala: Jon Ander Ramos Martínez
Amerikako Historiaren Departamentua
Letren Facultatea
Paseo de la Universidad, 5
01006 Vitoria-Gasteiz
email: jonander.ramos@ehu.es

Antolatzaileak:

Eusko Ikaskuntza, EuskoSare eta Indietara Elkartea.


Rate:
http://www.euskosare.org/komunitateak/ikertzaileak/viii_ehmg_mintegi_birtuala_lehenengo_zirkularra/eks_newsitem_view