EuskoSare > Communities > Irratia > Busti Irratiaren mikroak sarean
Leire Gaceo
Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria.
2008-04-16 11:31
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
© Busti Irratia

Busti Irratiaren mikroak sarean

Busti Irratia Interneten entzungai dagoen Busturialdeko Irratia dugu. Azken asteotan hasi dute beraien ibilbidea. Internet bidez ere entzungai izango dira haien saioak. Helburua: 24 orduko programazio bat izatea. Jakina denez, busturialdeko diaspora oso ugaria da, batik bat Ameriketan. Internet bidezko irratsaioen bidez, Urdaibai zonaldeko berriak jarraitzeko aukera dute orain .

Busturialdeko lagunak poz-pozik egon daitezke, izan ere irrati berri batek bere ateak zabaldu baititu: Busti Irratia. Internet bidez ere emitituko dute, hortaz munduko edozein lekutatik jarraitu ahal izango dira haien irratsaioak. Haien filosofia irekia eta partehartzailea da. Mundu osoa gonbidatu nahi dute, irrati emankizunetan parte hartzera, ez bakarrik entzule gisa, baita aurkezle eta kolaboratzaile moduan ere. Kanpoan kokatzen diren busturialdeko herritarrek ere, aukera paregabea dute beraien herrietako berriak, musika eta hizkera entzuteko. 

Web gunean besteak beste albisteak, hainbat irrati libreen loturak (Arraio Irratia, Eguzki Irratia, Garraxi Irratia, Gure Irratia, Irola Irala Irratia, Koska Irratia, Matrallako Irratia, Pititako Irratia, Tas-tas Irratia, Txapa Irratia, Uhinak Irratia eta Zintzilik Irratia), esteka interesgarriak (Iparraguirre musika, Busturialdeko Hitza, Halabedi irratia, Gaztesarea, Nontzeberri eta Indymedia hain zuzen), bideoren bat, salgai dituzten kamiseta motak, ekitaldi nabarmenak, eta nola ez, irratia 24 orduz entzungai dago. 

Aldi berean, irratiaren kazetari gisa aurkezteko aukera ematen dute beraien formularioan artikulua edo berria bidaltzeko abagunea emanez.

 


Rate:
http://www.euskosare.org/komunitateak/irratia/busti_irratia_interneten/eks_newsitem_view