EuskoSare > Communities > Irratia > Euskaldunen Mundua Irrati emankizunak EuskoSaren
2008-03-10 17:21
Last modified: 2008-03-13 16:12
Translated by: Benoit Etxeberri

Euskaldunen Mundua Irrati emankizunak EuskoSaren

Gaurtik aurrera, Euskaldunen Mundua Irrati emankizunaren artxibo guztiak EuskoSaren entzungai izango dira.

2007ko urtarrilaren 20tik, larunbat eta igande guztietan, entzun dezakezue Urdin Euskal Herri Irratian, Euskaldunen Mundua Irrati emankizunaren elkarrizketak "asteburuan euskaraz" emankizunaren barne, Benoit Etcheverry antolaturik.

Gaurtik aurrera, EuskoSarek ere entzugai jartzen ditu elkarrizketen artxibo guztiak.

Elkarrizketa baino gehiago, aurkitu ahal izango dituzue emakume eta gizon askoren historiak, nola bizitzen duten haien euskaltasuna , molde desberdinez, nahiz Ameriketan, Europan edo Australian izan.

Historio guzti hauek euskaldun batzuren jatorritik joan diren zergatia eta nola moldatu diren lurralde berriaren kulturarekiko erakusten dizkigute.

Elkarrizketa bat egin nahi baldin baduzue edo zuen historioaren berri eman, zuen familiarena, zure euskal etxe edo elkartearen aktibitatea, harremanetan jar zaitezkete emankizunaren egilearekin helbide honetan: benoit.etcheverry@radiofrance.com


Rate:
http://www.euskosare.org/komunitateak/irratia/euskaldunen_mundua_euskosaren/eks_newsitem_view