|
|
Nola sor daiteke komunitate berri bat EuskoSaren?
Munduko Euskal Komunitateko kideei zuzenduta egongo den edozein komunitate birtual sortzeko irekita dago EuskoSare.
EuskoSare barnean kultura, heziketa, gizartea, ekonomia edota kirolari
lotutako komunitate birtual berri bat sortzeko proposamena egin nahi duenak
honako urrats hauek eman behar ditu:
1 - EuskoSaren erregistratu (oraindik
erregistratuta ez bazaude).
2 – Proposamen bat igorri (Harremanak ataleko
galdetegiaren bidez) honako datu hauekin:
-Sortzeko proposatzen duzun komunitatearen deskribapena (xedea, gaiak,
hartzaileak, etab.)
-Ze lotura duzu sortzeko proposatzen duzun komunitatearen gaiarekin?
-Komunitatearen izenerako proposamen bat
-Zein izango lirateke komunitate berriaren hizkuntza ofizialak?
-Komunitate berri horretako gidari izan zaitezke? Horrela izan ezean,
gidari izan daitekeen edota gidari izateko prest dagoen norbaiten izena
proposa dezakezu?
-Proposatutako hizkuntza ofizial guztietan gidatu dezakezu zerrenda?
-Lehenagotik esistitzen den komunitate bateko kideei zuzenduta al dago
komunitate birtual hau? Zein?
-Komunitate honetan parte hartu nahikoko luketenak ezagutzen dituzu?
Zenbat?
-Ze aplikazio teknologiko interaktibo proposatzen dituzu komunitate
berriaren hasierarako (posta elektronikoen zerrenda, foroak edota
bestelakoak)?
-EuskoSare
Komunitatearen Arauak irakurri dituzu? Eta ados zaude?
Proposamena jasotakoan EuskoSareko lantaldeko kideak zurekin harremanetan
jarriko dira ahal bezain laster.
Proposamena egiteak ez du adierazten derrigorrez bete egingo dela, arrazoi
teknologikoak kasu batzuetan eragozpenizan daitezkeelako. Hala eta guztiz
ere, EuskoSareko kideek ahalegina egingo dute proposamena errealitate
bideratzeko, betiere aukera teknologiko eta logistikoen baitan eta EuskoSare
Komunitatearen Arauen barruan.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo