|
2008-07-25
20:45
|
|
|
|
5000 urteko aztarna megalitikoak aurkitu dituzte Mundakan
4 urte eman ditu Gernikako Agiri Arkeologia Elkarteak Mundaka inguruan dagoen Katillotxu, 3 kolometroko zonaldea, aztertzen eta dagoeneko 5 dolmen eta haize zabalean dauden kronologia neolitikoko bi asentamentu topatu dituzte.
Ikerketa lan hau UNESCO-k emandako dirulaguntzari esker burutu da eta une honetan lana ia amaiturik dagoela baieztatzen dute proiektuan lanean ibili diren Juan Carlos López eta Amagoia Guenagak.
Aztertu den lehen aztarna Katillotxu I dolmena izan zen 2004-2005 urteetan. 18 metroko diametroa duen monumentu megalitiko honek gaizki kontserbatutako hilobi kamara bat gordetzen du. Ez dute gizaki arrastorik topatu zoruaren azido maila altuagatik baina hilotzetan erabiltzen ziren objetu hugari agertu dira, haien artean; gezi puntak, sukarrizko labanak, aizkorak, lepokoetarako apaingarriak eta zeramika arrastoak. Datuen arabera hilobi kolektibo bat izan omen zen dolmena eta bere eraikuntza Cristo Aurreko IV edo V milurtekoan kokatzen dute.
Katillotxu V monumentua 2006-2008 urteetan aztertu dute eta aurkikuntza honen garrantzia azpimarratu nahi izan dute bertan "kantauri-pirineo eremuan aurkitu den lehenengo hilobi apaindua" topatu baita. Munumentu hau aurrekoa baino txikiagoa da, 12 metroko diametro du, C.A. 3000 urtean eraiki zen eta bertan sukarrizko labanaz gain 5 lorratz antropomorfiko topatu diuzte.
Azterketa arkeologikoez gain zonaldeko polen azterketa bat ari dira burutzen. Lan honen helburua Katillotxun duela 5000 urte zegoen ingurua birsortu eta 2009 urtean, ateak publikora irekitzean, dolmenez gain jendeak garaiko landaretza ere disfrutatu ahal izatea da.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo