|
Nerea Pikabea Donostia-San Sebastián, Euskal Herria. 2005-09-12 20:45 Last modified: 2005-09-12 23:10 Translated by: Nerea Pikabea |
|
|
Donostiako Musika Hamabostaldia 2006ri begira
Amaiera arrakastatsua izan du Donostiako Musika Hamabostaldiak. 66. edizioa izan da aurtengoa eta arduradunak jada hurrengo urtekoan ipinita dituzte begiak.
56.000 ikuslek parte hartu dute Donostiako Musika Hamabostaldiak abuztuaren
4tik irailaren 3a bitarte antolatutako hainbat emanaldi eta kontzertutan.
Jose Antonio Echenique Hamabostaldiko zuzendariak Diario Vasco egunkariko elkarrizketa
batean adierazi duenez
"ikusleen portaerak, berotasunak eta arretak harritu egin nau".
Donostiako Musika Hamabostaldiaren antolakuntza 2006ko egitaraua prestatzen ari da dagoeneko. 67. edizioan bi puntu nabarmendu behar dira: Juan Crisostomo Arriaga eta Wolfgang Amadeus Mozart, berrogei urtera iritsi gabe hil ziren bi konposatzaile. Horrez gain, Aita Donostia konposatzailea gogora ekarriko da, bera hil zela 50 urte betetzen baitira. Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen 25. urteurrena ere gogoan izango da.
Bestalde, hurrengo edizioan Hamabostaldia Gipuzkoako hiru herritara ere iritsiko da: Ordizia, Segura eta Tolosa; hiru horiek sortu zirela 750 urte betetzen dituzte.
London Symphony Orchestra, Cadaqueseko Orkestra eta Frantziako Orkestra Nazionala dira jada baiezkoa eman duten talde handietako batzuk.

http://www.euskosare.org/kultura/donostiako_hamabostaldia/eks_newsitem_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo