|
2008-08-11
15:52
|
|
|
|
Donostiako Aste Nagusia
Aste Nagusia, Gipuzkoako hiriburu den Donostiako jairik garrantzitsuena da. Abuztuaren 9an ematen zaie hasiera festei eta 16an bukatu egiten dira. Donostiako eremu desberdinetan jai giroa nabarmena da, kaleak kolorez janzten baitira.
Aste Nagusiaren jatorria
Donostia goi-mailako jendearen opor-leku izan da historian zehar eta turismoa oso garrantzitsua izan da hiriaren bilakaeran. XIX. mendearen erdialdean, Isabel II.ena erreginak Donostia hautatu zuen bere uda igarotzeko. Geroztik, eliteko jendeak, Donostia udako oporraldia pasatzeko lekutzat hartu zuten. Udako egonaldia entretenigarriagoa egiteko helburuarekin, eliteko jendeari zuzenduta zeuden ekintzak antolatu ziren, esate baterako zezenketak, etab.
Ia mende oso batez jarraitu zuten uda parteko jai hauek gutxi batzuren dibertsiorako ekitaldi izaten. Donostiarrek kanpotarrentzako festa giroa sortu behar zuten eta uda pasatzera etortzen zen jendearen eskariari erantzuten zioten.
1974. urtean, hiriko Zezen plaza bota izanak eta garai hartako gatazkak bitarteko, Donostiako turismoak beherakada nabarmena bizi izan zuen. Honela, udako festek popularitatea galdu zuten.
Berreskurapena
Pixkanaka eta herritarren ekimenez, arestian elitearen jaia zena herritarren jai bihurtu zen. Komunikabideen hobetzeak, Gipuzkoako gainontzeko herrietako jendea Donostiara hurbiltzea bultzatu zuen. Hortik egun herritarren parte hartzea hain garrantzitsua izatea.
Festen hasiera
Abuztuaren 9an, Alderdi Eder-ren kanoi tiro batekin ematen zaie hasiera festei. Donostiako eremu eta kale desberdinak jendez betetzen dira; musika, dantza eta kanta non nahi izaten da, bai egunez eta baita gauez ere. Ekintza sozio-kulturalak andana izan ohi dira eta ikuskizunak, antzerkiak, kirola, jokoak, su artifizialak, erakusketak eta txosna guneak Donostiarrak eta Donostiara gerturatzen den edonork gozatzeko modukoak izaten dira, adinak garrantzi handiegirik ez duelarik.
Donostian ospe handia duen nazioarteko su artifizialen lehiaketa 1964tik gauzatzen da Aste Nagusian. Alderdi Eder-reko lorategitik botatzen dituzte gauero su artifizialak.
Lepoko txuri urdina
Herriko jaien sinboloa izango den lepoko txuri urdina banatuko da aurten Donostiako festetan. Helburua Aste Nagusiko ikur izango den lepokoa sortzea izan da eta honetarako antolatu den lehiaketan lepoko txuri urdinak irabazi egin du.
Festei amaiera
Zazpi eguneko festa giroari ikuskizun desberdinek emango diote amaiera Abuztuaren 16an.
Ikusi 2008ko festetako programa.
Erlazionaturiko berriak:
Eraso sexista gabeko Aste Nagusi baten alde
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo