|
Maider Lacalle Clemente 2008-04-25 11:52 Last modified: 2008-04-25 11:53 |
|
|
|
Herriak aukeratuko du aurtengo San Ferminetako kartela
San Ferminetako kartela egin duten bost finalisten artean aukeratuko du Iruñako biztanlegoak aurten
Epea ireki egin du Iruñako Udalak Uztailan ospatzen diren San Fermin jaietarako kartel irabazlea aukeratzeko. Aurreko urteetan ez bezala, Iruñako biztanleria izango da aurtengo bozketa prozesuan parte hartuko duena.
Bost finalisten kartelak argitaratu ditu bere web orrialdean Udalak eta bozkatzera animatzen ditu Iruñan enpadronatuta dauden herritarrak. Bozketa Udaletxera joanez, 010era deitzen, mobil bitartez mezua bidaliz edo web orria bisitatuz egin daiteke.
Maiatzaren 6an itxiko da botua emateko epea.
http://www.euskosare.org/kultura/herriak_aukeratuko_du_aurtengo_san_ferminetako_kartela/eks_newsitem_view
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo