EuskoSare > Culture > Donostiak Jazzaldiari ematen dio ongietorria
2008-07-22 16:09
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Jazzaldia 2008

Donostiak Jazzaldiari ematen dio ongietorria

Getxok eta Gasteizek jazzaldiak ospatu ondoren, Donostiari heldu zaio bere kaleak jazz erritmoez bustitzeko ordua. Gaur, arratsaldeko 18:30tan emango zaio hasiera hiri honen Jazzaldiaren 43º edizioari.
Gaur hasiko da Donostiako Jazzaldiaren 43º edizioa  eta antolatzaileek musika maratoia prestatu dute dagoeneko klasiko bat bilakatu den Jazz Band Ball-arekin. Kursaal  eta Zurriola artean banatuko diren dohaineko eszenatokietan 9 taldek bere proposamenak aurkeztuko dituzte 18.00etatik aurrera. Honetaz gain  Keith Jarrett izango da Kursaal aretoan  eta Johnny Winter-ek kontzertua eskeiniko du Victoria Eugenia

antzokian.

Asteartetik igandera zabalduko den edizio hontako eskaintza oso zabala izango da; gonbidatuen artean Liza Minnelli, Diana Krall, Keith Jarrett, Paolo Conte edo Chick Corea izango ditugu besteak beste eta Lucia Lacarra dantzariak ballet ikuskizun bat eskeiniko du.


Aurtengo jazzaldiaren berrikuntzen artean bi nabarmentzen dira. KutxaEspazio eta Gasteszenan Jacques Rémus-ek bere Baskula Temofonoak aurkeztuko ditu: ura, sua eta temperatura aldaketekin funtzionatzen duten musika tresnak. Bestetik, antolatzaileek lehenengoz antolatu dute Gaubira, 26-27 gauean 23:00tatik goizeko 7etara burutuko diren kale ekimenez osatua (break dance, kontzertuak, etab).

Kontzertuak hiriko espazio ezberdinetan zehar banatuko dira baina aurten ezin izango da Trinitate plazako eszenatokia erabili, txirik egongo baita San Telmo museoan burutzen ari diren berrikuntzak direla eta.

 

Zer da Donostiako Jazzaldia?

Programa ikusi

 

 

 

 

 



Rate:
http://www.euskosare.org/kultura/jazzaldia_donostia_2008/eks_newsitem_view