EuskoSare > Kultura > Kimuak katalogoaren XI. edizioan inoiz baino handiagoa izan da parte-hartzea
2008-09-03 18:55
Azken aldaketak: 2008-09-03 19:10
  • Euskara
  • Castellano
  • Français
  • English
Kimuak katalogoa

Kimuak katalogoaren XI. edizioan inoiz baino handiagoa izan da parte-hartzea

Euskal film laburrak jasotzen ditu Kimuak katalogoak. Kimuak-en XI. edizioan fikzioa, dokumentala eta animazioa bildu dira. 52 izan dira orotara aurkeztu diren laburmetraiak, parte-hartzea inoiz baino handiagoa izan da aurtengo edizioan.

Euskal film laburrez osatutako XI. Kimuak katalogoak, fikzioa, dokumentala eta animazioa bildu ditu. Beraz, hiru genero handi jaso ditu Kimuak-ek.

Orotara aurkeztu diren laburmetraiak 52 izan dira, inoiz baino parte-hartze handiagoa izan du aurtengo edizioak. Horietatik zortzi izan dira Kimuak katalogorako  aukeratuak.

Urtero kaleratzen da Kimuak katalogoa eta aurtengoa XI. edizioa izan da. Miren Azkarate Jaurlaritzako Kuktura Sailburuak, Peio Aldazabal EAE-ko Filmategiko zuzendari-zaintzailea eta Txema Muñoz programaren koordinatzailearekin batera, aukeratuak izan diren zortzi laburmetraien berri eman zuen atzo.

Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dira aukeratutako filmak eta bestelako zinemaldietan euren lanak ezagutarazteko aukera ere izango dute Kimuak programari esker.


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/kultura/kimuak_katalogoaren_11_edizioak_fikzioa_dokumentala_eta_animazioa_biltzen_dira_290808/eks_newsitem_view