EuskoSare > Culture > Ei Gazte! 2008 Lehiaketa Ei Gazte! Logotipoaren Diseinua
Benoit Etxeberri
Baiona, Euskal Herria.
2008-02-12 11:29
Last modified: 2008-02-12 11:30
Translated by: Benoit Etxeberri

Ei Gazte! 2008 Lehiaketa Ei Gazte! Logotipoaren Diseinua

Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Sailaren irudi adierazgarria izango den logotipo bat diseinatzea, berari buruzko informazio guztiaren zabalkundean erabiltzekoa, batez ere dokumentu ofizialen bidez eta web orriaren bidez.

 

Eusko Ikaskuntza, Eusko Ikaskuntza- Sociedad de Estudios Vascos-en gazteria saila.

Parte hartzaileak
Edizio guztietan sarian parte hartu nahiko duten eta Euskal Herrian edo Diaspora herrialdeetan bizi izango diren pertsonek parte har dezakete. Nolanahi ere, 16-30 urte bitarteko gazteek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketetan, eta Eusko Ikaskuntzako bazkide izan beharko dute (aldez aurretik ez izanez gero, sarira aurkezteko unean izena eman ahal izango dute).

Ei Gazte! irudiak helarazi behar du:
Diseinu berria (aurretik ez argitaratua, ez osorik ez zati batean)
Oraingoa eta praktikoa.
Eusko Ikaskuntzako sail hau euskal gazteriarekin lotu behar du. (
www.eusko-ikaskuntza.org).

Ikusizko identitatea
Azaldu beharreko izena: Ei Gazte! Letra mota, neurria, kolorea… aske dira.
Koloreak: erabilera askea, baldin eta tinta lauak badira, gris eskalara aldatu errazak izango direnak.

Entregatu beharreko materiala

DIN-A4 edo DIN-A3 neurrikoa, euskarri zurrunean ezarria (kartoi luma edo antzekoa).

Logotipo bereizia, koloretako bertsioa eta zuri-beltzeko bertsioa bereizmen handiko inpresioan eta hiru tamainetan ( 2x2 cm, 5x5 cm eta 10x10 cm), nahiz horrek ez duen esan nahi logotipoak karratua izan behar duenik.

2. Formatu digital eskalagarrian (Freehand), gaurko diseinu programen bidez erabili ahal izango dena: logotipo bereizia, koloreetako bertsioa eta gris eskalakoa (edo zuri-beltzekoa). Bertsio biak formatu grafiko bektorial batean eta tresna bektorialez gauzaturik –horrek bitmap formatuak (BMP, JPEG, GIF, TIFF…) baztertzen ditu– eta CD edo DVD diskoan gordeta aurkeztu beharko dira.

3. Logotipoari azalpen labur bat erantsi beharko zaio (orri bateko luzera gehienez), bai eta fitxa tekniko bat ere, non azaldu beharko diren: erabilitako pantonak edo kolore korrespondentzia CMYKn, erabilitako tresna informatikoa eta logotipoa gerora ahalik eta egokien erreproduzitzea bideratuko duten datu guztiak.

Proiektuen aurkezpena
Maiatzaren 15ean amaituko da lanak onartzeko epea. Lana DIN-A4 neurriko gutun azal zuri batean entregatuko da, etiketan LOGOTIPO LEHIAKETA “Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila” azalduko duena eta ikurritz (edo izenorde) bat kanpoan idatzia izango duena, eta azal horretan sarturiko beste gutun azal itxi txikiago baten barnean lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea, NANaren fotokopia eta telefonoa) jarriko dira, eta gutun azal horren kanpoaldean ikurritza (edo izenordea) idatziko da. Lanak posta ziurtatu bidez bidaliko dira, edo eskutik eskura emango ondoko helbidean:

Eusko Ikaskuntza- Sociedad de Estudios Vascos
Gazteria Saila
Miramar Jauregia, Miraconcha 48
20.007 Donostia
Tel. 943 31 08 55


Epaimahaia eta epaia
Eusko Ikaskuntzak izendaturiko Epaimahaiak sariduna erabakiko du
Lanak balioesterakoan, epaimahaiak kontuan hartu beharko ditu alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak, bai eta berritasuna ere promozio ideiei dagokienez.
Epaimahaiko ezein kidek ezin dezake lehiakide gisa parte hartu. Epaimahaiaren epaia 2008ko ekainaren 15ean emango da jakitera.

Epaimahaiak saria jabegabe utzi edo beste lehiaketa baterako deia zabal dezake edo beste oinarri batzuk ezar ditzake, lan berriak horien arabera aurkeztu beharko direlarik.

Saria
1.500 Euro.

Jabetza intelektuala

Eusko Ikaskuntza izango da sarituriko logotipoaren jabe bakarra eta iraunkorra eta askatasun osoa izango du sarituriko logotipoa osorik edo zati batez erabiltzeko edo aldatzeko, beharrezko iritziz gero.

Ez sarituriko lanak itzultzea
Irabazlea argitara eman ondoko 30 egunetan jaso ahal izango dira.

Oinarriak onartzea
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek guztiak eta epaimahaiaren erabakia onartzea.



Rate:
http://www.euskosare.org/kultura/lehiaketa_ei_gazte_2008_logo_diseinua/eks_newsitem_view