EuskoSare > Culture > Donostiako Surf Film Festibala
2008-06-12 12:57
Last modified: 2008-06-12 12:58
Translated by: Aldatz Tames Sarasola

Donostiako Surf Film Festibala

2003 urtean Donostiako surf festibalaren lehen edizioa aurkeztu zen. Geroztik, ekitaldiak surf kultura eta beste adierazpen artistiko mota ezberdinak batu nahi izan ditu.

Historia:

2003 urteko irailean, Donostiako Aquariumean, hiriko surf zinema eta kultura festibalaren lehen ekitaldia ospatu zen. Erakustaldia Loreak Mendian taldeak antolatu zuen, eta antolakuntzan Felipe Apalategi (festibalaren zuzendaria) eta Iñaki Bandrésen laguntza ezinbestekoak izan ziren.

Surfari eskeinitako lehen zinemaldia izan zen eta Estatu mailan antolatu direnen aintzindaria.

Lehen edizioa antolatu zenetik Surf Film Festibal-a urtero antolatu da kostaldeko hiriburu honetan eta egun Europa mailan ospatzen diren surf jaialdien artean onenetarikotzat jotzen da.

 

Bilakaera:

2008ko edizio honetan festibalak bere seigarren edizioa beteko du eta epe hoentan zehar antolatzaileek zenbait aldaketa egin dituzte programazioan:

  • Lehenik eta behin, ekitaldia ekainean antolatzea erabaki dute.
  • Bigarrenik, 2004 urtetik aurrera festibalaren egoitza nagusia hiriko Antzoki Zaharrera aldatu zuten.
  • Azkenik, urtetik urtera, ekitaldia surf ikuspegian barrena erreferentzi bilakatu da eta bere eskaintza artistikoa, espazioak, publikoa eta bere oihartzun mediatikoa handituz joan da.

Hasiera batean festibala sufean oinarri duten filmek osatzen zuten, baina denborarekin bere programazioa zabalduz joan da eta ingurugiro gaiekin harremana duten ekintzak, surf kulturan jaiotako erakusketak, laburmetrai lehiaketa, kotzertuak, ea. gehitu ditu.

 

Egun Surfak Euskal Herriko hondartzetan duen presentzia eztabaida ezina da eta errealitate hau habiapuntutzat hartuta, antolatzaileek ekitaldi hau dibertsioaz hurrunago doan jardunaldi bilakatu  nahi izan dute. Surf Film Festibalak publikoa pentsaerazi nahi du, irakatsi, hezitu edo surf-aren mundua inguratzen duen garapen orekaturako ideiak zabaldu nahi ditu.

 

Edizio bakoitzean antolatzaileek Festibala bere regin mediatikoa handitzea ortu dute eta gaur egun idatzizko zein telebistako hedabide askotan espazio bat topatzen du ((ETB1, ETB2, las noticias de TV2, TV1, Tele5, A3)

 

 

Gaur egun:

 

 Gaur egun festibalak honako atalak ditu:

 

Informazio gehiagorako


Rate:
http://www.euskosare.org/kultura/surf_film_festival_sansebastian-eu/eks_article_view