|
Izaskun de Miguel Blanco Euskal Herria. 2008-08-26 19:59 |
|
|
|
Izaskun de Miguel: "dantzaren bitartez gure presentziak euren bihotzen barnea nola unkitzen duen bizi izan dugu, oso arro egonik"
Cordobatik idazten dizuegu, hala ere, Mendoza eta San Juanetik ibili ginen. Hona hemen Argentinako kronika.
Mendozan Denak Bat Euskal Etxeko Frontoian dantzatu genuen abuztuaren 17an eta San Juanen Sarmiento Antzokian 21ean. Bi lekutan, euskaldun jatorriko pertsona andana bildu ziren eta gure presentziak euren bihotzen barnea nola unkitzen duen bizi izan dugu, oso arro egonik. Beraientzako pizgarri bat da gu hartzea eta guretzat hain maite dugun euskal kultura bere herraietaraino eramateak asko betetzen digu. Bidaia antolatzen pasa dugun denbora alperrik ez dala izan kotejatu dugu; hilabete askoren ostean, lan egun luzeen ondoren, hainbeste irriparre eta oroitzapen zaharren berpiztea sentitu dugu ta benetan alai gabiltza Ameriketako euskaldun hauekin.
Dantzaldietara beste euskal etxeetako bazkideak ere agertu dira eta gonbidapen berriak jaso ditugu, beraz bigarren bidai bat prestatu beharko dugu...
Zelako tipoa Javier Salvarredi, Mendozakoa! oso parranda onak egin ditugu Euskal Etxearen azpian antolatu duten Gaztetxean! Gerónimo, David, Lautaro eta beste gaztek ere oso ongi portatu dira. Beno eta ez hain gazteak ere: Iñaki Galarraga eta beste hainbat. Bertan Aconcaguarako bidai bat egin genuen, bidean Penitentes eski estazioa bisitaturik eta "El Puente del Inca", baita ere.
San Juanen Esteban Marticorena, Ofelia Larrea, Karina eta Pablo ere, jo ta ke ibili dira dena ematen eta orain Alejo Martinekin, Elba Mocoroa eta Euskal Etxeko gazteekin parrillada handia jan dugu...honezkero, nahiz eta astebete pasa Argentinan, bakoitzak gutxienez hiru kilo hartu ditugu!! ta Quilmes zerbeza eta Mendozako eta San Juaneko ardoak eta enpanadillak amaittu ditugu baita ere!!
San Juanen Getxoko neska batek, Mariak, senarraren familiako bodega erakutsi zigun, 40 urtez bertan behera utzia zegoen baina errekuperatu dute eta txikia izaki mugimendu asko du. Bertan oso ongi eman ziguten bazkaltzen dantzaldiaen aurretik. Atzo aldiz, Valle fértil eta Valle de la Luna ezagutu genituen (patrimonio de la Humanidad, UNESCO).
Igandean, hilak 24, Cordoba ezagutu genuen eta Euskal Etxean bazkaldu ostean Che Guevararen jaioterrira joan ginen eta Jesuiten bizileku bat ikustera.
Ongi izan eta ongi zaindu Euskal Herria!

Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo