|
Leire Gaceo Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria. 2008-01-17 17:10 |
|
|
|
Pou Anaiak Euskal Herrian dira jada
EITBren Bilboko egoitzan, gaur goizeko 11.30ak aldera, Pou anaiek "Antartida EITB2007" beraien azken abenturaren berri eman dute han bildutako komunikabideei.
Eguberri egunean lortu zuten, bigarren saiakera zutelarik, "Three Pigs" mendiaren tontorrera heltzea. Haizea eta hotza itzela zen, baina lasaialdi tarte bat aprobetxatuz gora egin zuten gailurra erdietsi arte. Helburua lortu ondoren, Hovegaard Irlara abiatu ziren atseden hartzera. Bertan egun batzuk igarota, urte berriarekin batera itzulera bidea hasi zuten.
Zenbait egunez Drake Itsasoan nabigatzen ibili ostean, Hornos Lurmuturrera heldu ziren. Beraien harridurarako, eguraldia ezin hobea zen eta itsasoa nahiko lasaia. Ondoren Ushuaiara egin zuten salto eta handik Buenos Airesera.
Pou anaiek 2003. urtean ekin zioten 7 Pareta, 7 Kontinente beraien proiektuari, munduko 7 pareta enblematiko eskalatzeko asmoarekin. Horrela, azken urteetan ondoko paretak igo dituzte:
- "El Capitan" Yosemite Parke Nazionala. Kalifornia, AEB.
- "Naranjo de Bulnes". Europako Tontorrak. Espainia.
- "Tsanoro". Madagaskar.
- "Totem Pole". Tasmania
- "Trangoko Dorreak". Himalaya.
- "Fitz Roy". Patagonia.
- "Three Pigs". Antartida.
Beraien proiektua burutzeaz gain, espedizio bakoitzean irudi sorta zabala jaso dute, Euskal Telebistan emitituko den dokumentala osatzeko asmoarekin. Horrez gain, Euskal Herrian zehar proiektuaren hitzaldiak ere eskainiko dituzte. Hadi egon beharko dugu!
Informazio gehiago:
Pou Anaien Web Gunea bisitatu.
A project by the Basque Studies Society
Aupatu
Zabaldu
del.icio.us
Digg
Google
Technorati
Yahoo